News#Urr4

Like us, find us, follow us   Facebook  Twitter  Google plus Flickr

Passion for Knowledge - Quantum 13ren agurra

 

Pedro Miguel Etxenikek eskaini du Passion for Knowledge – Quantum 13 jaialdiaren itxiera-ekitaldia. “Aurrera egiteko eta ezagutzeko grina honek dirauen bitartean, zientzia ekartzen jarraituko dugu guk”, nabarmendu du Etxenikek. Itxiera-ekitaldia ez da izan Passion for Knowledge – Quantum 13 jaialdiaren bukaera, ordea. “La entrevista” antzezlanaz gozatzeko aukera dago oraindik, hala Donostian nola Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.

Multimedia
Flickr

Hizlari gonbidatuak

Ikusi albuma

Dipc Tv

Hitzaldiak
Ikusi bideoa
Gehiago ikusi

HITZALDIAK
Bizitzaren sekretua X izpien argitara
 

Amand Lucas, Belgikako Namur Unibertsitateko Fisikako Katedradunak X izpiek nola lagundu zuten Crick eta Watson-ek egindako aurkikuntzan azaltzen saiatu da publikoari. DNAren helize bikoitzaren edota “bizitzaren sekretuaren” aurkikuntzan, hain zuzen ere. “Niels Bohr fisikariak bizitza ezin dela azaldu idatzi zuen Light and life artikuluan” gogorarazi du. Artikulu hori argitaratu eta 20 urtera, ordea, 1953an, Watson eta Crick-ek balentria lortu zuten. Difrakzio optikoak horretan guztian izan zuen eragina hobeto ulertzeko zenbait esperimentu egin ditu Amand Lucasek Dudley Herschbach irakaslearen laguntzarekin.


 

HITZALDIAK

Manipulazio genetikoaren ahalmena


Gizakiak natura eta bizidunak manipulatzeko garatu duen gaitasunaz aritu da Ginés Morata, eta zenbait adibide eman ditu. Haietako batean, muturra eta apatxak berde fluoreszente zituzten txerri batzuen argazkia ikus zitekeen, marmoka-gene bat sartuta zutelako. "Zertarako balio du horrek? -zihoen-. Egia esan, ezertarako ez, baina agerian uzten du gure gaitasuna". Abiapuntutzat hartuta biologia molekularreko teknologia berriek XX. mendeko gizartean izugarrizko eragina izango dutela, gaur egungo egoerara iritsi arteko ibilbide historikoa egin du Moratak.

 

> "LA ENTREVISTA" ANTZEZLANA

 

>Bilbo: Urriaren 6a, 20:00

Campos Elíseos antzokia

 

>Gasteiz: Urriaren 11, 20:30

Felix Petite antzokia

 

>Iruñea: Urriaren 13, 20:00

          Auditorio Barañain

 

argazkia

Bazenekien ...

 

Batez beste 600 pertsona hurbildu direla Victoria Eugenia antzokira bost egunotan mekanika kuantikoaren gaia gertutik jarraitzeko? 520 pertsona izan dira Bilboko hitzaldi irekietara hurbildu direnak. Halaber, bigarren hezkuntzako 575 ikaslek goi mailako zientzialariekin hitz egiteko aukera izan dute top@DIPC-Zientziarekin solasean! topaketetan. Bestalde, bost minutu baino gutxiago izan dituzte 16 doktoratu osteko ikertzaileek beren ikerketa-lerro nagusiak azaltzeko Nobel Pitch saioko lau Nobel sariduni. Edizio honetako berrikuntzetako batean, prestakuntza tailerretan, 341 pertsonek parte hartu dute. Azkenik, BRW kongresu zientifikoan 68 pertsona bildu dira.

BRW BILTZAR ZIENTIFIKOA

30th Brandt Ritchie Workshop-ek nazioarteko zientzialariak bildu ditu

 

Passion for Knowledge – Quantum 13 bukatu da, eta, harekin batera, gaur amaitu da DIPCren egoitzan, jaialdiarekin batera, egindako 30th Brandt Ritchie Workshop (BRW) nazioarteko zientzia-mintegia. "Tradizioz workshop honetan jorratu diren gaietatik haratagoko ikerketa-gaiak txertatu dira oraingoan -nabarmendu du Marisa Faraggi partaideak-, hala nola gainazaletan jarritako molekulen elkarrekintza. Gai berriak jorratzeak aukera ematen du jendeak beste alor batzuekin harremanetan jartzeko, eta lan-lerro berriak sortzeko".

 

 

 

logo rss  Prentsa Bulegoa |
Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa@quantum13.eu


 

 

 

 

Antolatzaileak            
Babesleak   Laguntzaileak      
Ministeria de Educación, Cultura y Deporte Gobierno Vasco CFM Ikerbasque

 

Cic nanogune

Cátedra de Cultura Científica
Fecyt   Eureka! Artium

 

Donostia Kultura

 

 

Passion for Knowledge - Quantum 13

Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain Map

Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan

Idazkaritza Teknikoa

Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián

Tel: +34 943 42 81 11         E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55        Web: www.lankor.com

Multiplataforma

Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako

Skype

Pas